“Kepa Junkera. Berpiztu-Renacer” eta “Avatar. El sentido del agua” asteburuan Coliseon

“Kepa Junkera. Berpiztu-Renacer” eta “Avatar. El sentido del agua” asteburuan Coliseon
2022/12/16 eta kitto!
Asteburu honetan bi pelikula horiek osatuko dute Coliseoko kartel berria. Fermin Aioren “Kepa Junkera. Berpiztu-Renacer” 1 Aretoan eskainiko dute bertsio originalean, euskera eta gaztelerako audioekin, eta euskerazko bertsioan azpitituluekin. Dokumental kutsuko proiekzio horretan Kepa Junkeraren biografia kontatzen da, bere musikari errepasoa ematean zaio eta gaixotasunaren erreferentzia ere egiten da.

Bestalde, James Cameronen “Avatar. El sentido del agua” filmak orain dela urte batzuetako sekuelari jarraitzen dio, baina 3D-an oraingoan. Zientzia-fikziozko pelikula horrek hainbat abentura eskaintzen ditu, familia guztiarendako egokituta, eta extralurtarrak ditu protagonista, fantasiazko kutsua duen filma eskainiz. Pelikula, gainera, estreinaldia dela aprobetxatuz, 2 Aretoan eta Antzokian eskainiko da, 2-Dn baten eta 3-Dn bestean. Luzeagoa denez, ordutegia ere berrezia izango du.