Kezkarekin euskal dantzak ikasteko matrikulazioa ekainaren 17an

Kezkarekin euskal dantzak ikasteko matrikulazioa ekainaren 17an
2019/06/11 eta kitto!
Ekainaren 17an zabalduko dute Kezka Dantza Taldean euskal dantzak ikasteko 2019-2020 ikasturteko matrikulatze epea. Ikasle berriek (6 urtetik gorakoek) Portaleko 3. solairuan eman ahal izango dute izena aipatutako egunean, 19.00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, kezka@dantzan.com helbidera idatzi daiteke.