Korrontzi taldeak ‘Koplariak’ izeneko diskoa kaleratu zuen 2020an, taldearen hamargarrena. Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta ikertzailearekin egindako lana da, eta gaur, 19:00ean, Coliseoan aurkeztuko dute. Korrontzi erraietara bueltatzen da horrela, euskal koplagintzari musika herrikoiaren barnean duen garrantzia agerraraziz.
Sarrerak Coliseoan erosi daitezke ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago edo Kutxabank bitartez.