Korrikako materiala salduko dute zapatu goizean Untzagan

Korrikako materiala salduko dute zapatu goizean Untzagan
2022/02/24 eta kitto!
AEK euskaltegikoek Korrikako mahaia ipiniko dute zapatuan, Untzagako arkupeetan (Guridi tabernaren ondoan), goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean. Nahi duenak bertan izango du Korrikako arropa (haur eta helduendako kamisetak,  osagarriak...), Korrikako petoak eta txapak erosteko aukera. Horrez gain, Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere egongo da (12 euroren truke, Korrikako pina eta txartela opari).