Kulturaz bustiko gara udan Debabarrenean (EGITARAUA HERRIZ HERRI)

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Kulturaz bustiko gara udan Debabarrenean (EGITARAUA HERRIZ HERRI)
ETA KITTO 2021, Uzt 13

Kostako zein barrualdeko herrietan, kulturak toki berezia izango du uda honetan. Herri guztietako agenda kontuan hartzen badugu, uztailean eta abuztuan zehar ia egunero izango dugu kulturaz gozatzeko aukera, eta ez nolanahiko gauzekin gainera. Izaro, Maialen Lujanbio, Olatz Salvador, Andoni Egaña, Nögen eta Korrontzi izango dira gurean, besteak beste.

Udako giro atseginak lagunduta denbora gehiago pasatzen dugu aire librean. Ongi etorria izan dadila uda, pandemiarekin ikusi baitugu mesedegarriagoa dela aire librean egotea toki itxietan baino.

Kultura kalera irtengo da datozen asteotan eta Debabarreneko udalek menu aberasgarria prestatu dute gustu guztiak asetzeko.

Eskualdeko zenbait herritan uztailean eta abuztuan ospatu ohi dituzte jaiak, baina aurten ezin izango dute gauza handirik egin, Eibarren Sanjuanetan gertatu den bezala. Hala ere, oporretan eskualdean geratuko direnak asko izango direla eta kanpotik bisitariak jasoko ditugula jakinda, ekintza ezberdinak egingo dira.

Hurrengo bi orrietan Debabarreneko herrietan udan zehar eskainiko den kultur-ekitaldien agenda osatu dugu, baina posible da hurrengo egunotan ekitaldien zerrenda handitzea, batez ere abuztukoak.

Musika, antzerkia, zinea…
Ospatuko ez diren jaietan tokia izango zuten artistak izango ditugu udan zehar. Horrela, Deban Willis Drumond taldeak joko du, Elgoibarren Markeliñe antzerki-taldeak ikuskizuna eskainiko du, Ermuan Kokein eta Bichorraro taldeak izango dira,  eta Mutrikun Izaro musikari mallabitarrak kontzertua emango du .

Tradizioak ere tokia izango du egitarauetan eta herrietako musika-bandek eta dantza-taldeek ikuskizunak eskainiko dituzte. Gainera, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek saioa eskainiko dute hilaren 25ean Soraluzen.

Zinea, udan, aire librean gozagarriagoa da, eta zenbait herritan zine-emanaldiak eskainiko dituzte iluntzean. Eibarren, adibidez, zazpi pelikula emango dituzte, tartean Akelarre, Ane eta Erlauntza, eta euskaraz emango duten Tess eta ni.

 

Kultur ekitaldiak >>>
DEBA
Uztailak 10    10:00    Irteera gidatua Santa Maria elizara    irteera gidatua
Uztailak 10    19:30    Irati Bilbao Quartet – Manixa Jazz Choir    Jazzez Blai festibala        Zumardiko plazan
Uztailak 11    18:30    Mazzedonia – No Land Trio    Jazzez Blai festibala        Zumardiko plazan
Uztailak 14    22:00    Neu    kontzertua        Debako Gaztetxean
Uztailak 16    22:00    Begiradak    literatura eta irudiak        Zumardiko karpan
Uztailak 17    19:00    Satiro    antzerkia        Debako Gaztetxean
Uztailak 21    22:00    Fito Skins    kontzertua        Debako Gaztetxean
Uztailak 23    19:00-20:30    Ez dok ero    antzerkia        Zumardiko karpan
Uztailak 24    10:00    Txangoa Sasiolako komentura    txangoa
Uztailak 28    22:00    Auzi Taldea    kontzertua        Debako Gaztetxean
Uztailak 30    23:30    Willis Drumond    kontzertua        Zumardiko karpan
EIBAR
Uztailak 9    21:30    Eibarko Koro Gaztea    kontzertua        Txaltxa Zelaian
Uztailak 10    20:00    Ainhoa Arroitajauregi    kontzertua        Txaltxa Zelaian
Uztailak 10    20:00    Tonbola (Hika)    antzerkia        Amaña
Uztailak 11    11:00    Usartza Txistulari Taldea    kontzertua        Ipurua – San Kristobal
Uztailak 16    20:00    Cielito Musika Banda    kontzertua        Amaña
Uztailak 17    20:00    Mugi Panderoa    kontzertua        Txaltxa Zelaian
ELGOIBAR
Uztailak 9    19:00    Hemendikara (Zirika Zirkus)    zirkoa        Kalegoen plazan
Uztailak 11    10:00    Diana herriko dultzaineroekin    kontzertua        kalejira
Uztailak 11    12:30    Elgoibarko Musika Banda    kontzertua        Kalegoen plazan
Uztailak 16    19:00    Korapiloa (Rojo telón)    antzerkia        Kalegoen plazan
Uztailak 19    18:00-20:00    Feminismoa zoroak    Emakumeentzako jabekuntza tailerra        Kultur Etxeko hitzaldi gelan
Uztailak 23    19:00    Nazioarteko folklore jaialdia    dantza        Maalako parkean
Uztailak 24    9:00-14:00    Hil amaierako nekazaritza eta abeltzaintza feria    azoka        Kalebarren plazan
Abuztuak 9    19:00    Chef Nature (Markeliñe)    antzerkia        Kalegoen plazan
Abuztuak 23    10:00-12:00    Olasoko San Bartolome antzinako parrokiako ataria ikusteko bisita gidatua
Abuztuak 24    09:00    Diana Udal Txistulari Taldearekin    musika        kalejira
Abuztuak 27    19:00    Bidearen amaieran (Hortzmuga)    antzerkia        Kalegoen plazan
Abuztuak 28    09:00-14:00    Hil amaierako nekazaritza eta abeltzaintza feria    azoka        Kalebarren plazan
Abuztuak 29    19:00    Dantza solteko txapelketa    dantza        Kalegoen plazan
ERMUA
Uztailak 11    19:00    Kokein    kontzertua        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 16    19:00    Tonbola (Hika)    antzerkia        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 17    12:30    Ingurumena zaindu (Patxin eta Potxin)    antzerkia        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 17    19:00    Amak    kontzertua        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 18    19:00    Pan con chile    kontzertua        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 23    19:00    Kasumay (Crico Los)    zirkoa        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 24    12:30    Chef Nature (Markeliñe)    antzerkia        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 24    19:00    Bichorraro    kontzertua        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 25    12:30    Visual Magic Show (Oliver magoa eta Liuba)    magia        Orbe kardinalaren plazan
Uztailak 25    19:00    Josh Hoyer & Soul Colossal    kontzertua        Orbe kardinalaren plazan
MUTRIKU
Uztailak 29    22:00    Olatz Salvador    kontzertua        Institutoko karpan
Uztailak 30    20:00    Laumono    kontzertua        Institutoko karpan
Uztailak 31    20:00    Oreka TX + Gure Ametsa Dantza Taldea    kontzertua / dantza        Institutoko karpan
Abuztuak 1    19:00    Kantu kolore    kontzertua        Institutoko karpan
Abuztuak 2    22:00    Nögen    kontzertua        Institutoko karpan
Abuztuak 3    20:00    Kawadeni Percusión    kontzertua        Institutoko karpan
Abuztuak 4    22:00    Dardara + Auzi taldea (bertsioak)    dokumentala / kontzertua        Institutoko karpan
Abuztuak 5    20:00    Biren + Errietan    kontzertua        Institutoko karpan
Abuztuak 6    22:00    Izaro    kontzertua        Institutoko karpan
Abuztuak 7    20:00    Gazte ikuskizuna (Oinkari + Hika teatroa)    dantza / antzerkia        Institutoko karpan
Abuztuak 8    20:00    Mutrikuko Musika Banda    kontzertua        Institutoko karpan
SORALUZE
Uztailak 24    19:30    Epa txiki! – Demode Quartet    kontzertua        Frontoian
Uztailak 25    13:00    Voces navarras    kontzertua        Frontoian
Uztailak 25    19:30    Miren Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujambio, Amets Arzallus    bertsoak        Frontoian
Uztailak 26    13:00    Jauzi dantzak    dantza        Zubi Nagusian
Uztailak 26    19:30    Korrontzi taldea    kontzertua        Kiroldegian
Abuztuak 15    13:00    Erandioko banda    kontzertua        Plaza Zaharrean
Abuztuak 24    09:00    Diana Udal Txistulari Taldearekin    musika        kalejira
Abuztuak 27    19:00    Bidearen amaieran (Hortzmuga)    antzerkia        Kalegoen plazan

Aire libreko zinea
DEBA

Uztailak 4    22:00    Joker    Kultur Elkarteko plazan
Uztailak 25    22:00    Ane  Kultur Elkarteko plazan
Abuztuak 1    22:00    La Odisea de los giles   Kultur Elkarteko plazan
EIBAR*
Uztailak 14    22:00    Akelarre   Untzagan
Uztailak 21    22:00    Jumanji. Segundo nivel   Untzagan
Uztailak 28    22:00    Ane   Untzagan
Abuztuak 5    22:00    Parásitos  Untzagan
Abuztuak 12    22:00    Tess eta ni   Untzagan
Abuztuak 19    22:00    Padre no hay más que uno  Untzagan
Abuztuak 26    22:00    Erlauntza  Untzagan
ERMUA
Abuztuak 2    22:00    Padre no hay más que uno  Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 4    22:00    Onward   Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 9    22:00    Asterix eta edabe magikoaren sekretua  Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 11    22:00    Espias con disfraz   Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 16    22:00    Dora y la ciudad perdida  Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 18    22:00    El gran baño   Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 23    22:00    Agur Etxebeste   Orbe kardinalaren plazan
Abuztuak 25    22:00    Los invisibles   Orbe kardinalaren plazan
MENDARO
Uztailak 9    22:00    Horman erlojua duen etxea   Pilotalekuan
Uztailak 16    22:00    Detective Pikachu  Pilotalekuan
Uztailak 23    22:00    Handia  Pilotalekuan

 

willis-drummond-1024x637Izaro2

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »