“La vida padre”, “El test”, “After. Amor infinito” eta “DC Supermaskoten Liga” asteburuko Coliseoko zine karteldegian

“La vida padre”, “El test”, “After. Amor infinito” eta “DC Supermaskoten Liga” asteburuko Coliseoko zine karteldegian
2022/09/16 eta kitto!
Lau pelikula horiek osatuko dute asteburu honetan Coliseoak eskainiko duen zine karteldegia. Joaquin Mazón-en “La vida padre”, Dani de la Orden-en “El test” eta Castille Landonen “After. Amor infinito” filmekin batera, umeendako “DC Supermaskoten Liga” pelikula proiektatuko da. Jared Stern-ek eta Sami Levinek zuzendutako azken hori bihar eta etzi emango dute, ohiko ordutegian, arratsaldeko 17:00etan hasita eta Antzokian. Besteen kasuan, “After. Amor infinito” 1 Aretoan ikusi ahal izango da, “El test” 2 Aretoan eta “La vida padre” Antzokian eta 1 Aretoan. Pelikula horietako ordutegia ere ohikoa izango da: bihar 17:00etan, 19:45ean eta 20:30ean; etzi 17:00etan eta 20:00etan; eta etzidamu, Ikuslearen Eguneko proiekzioan, 20:00etan.