Kontzertua antolatu dute Bittor Sarasketa kaleko Zai-Zoi tabernan zapaturako, Lenoir & MICE musikariekin. Zuzeneko musika saioa 20:00etan hasiko da. Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Sexty Sexers taldearekin ez ezik, Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond eta beste hainbatekin aritu izan da, baita bakarka ere. Eta MICE Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proiektua da.