Liburutegiak eta Egoaiziak Hezkuntzaren Aldeko Mundu-kanpainiarekin bat egingo dute

Liburutegiak eta Egoaiziak Hezkuntzaren Aldeko Mundu-kanpainiarekin bat egingo dute
2012/04/20 eta kitto!

Juan San Martin Liburutegiak, Egoazia Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean, Hezkuntzaren Aldeko Mundu-kanpainan parte hartuko du hainbat ekimen antolatuta. Atzo bertan interesgunea jarri zuten Umeen Liburutegian Egoaiziak ekarritako hainbat materialekin. Edonork izango du maileguan material hauek eramateko aukera, arduradunei galdetuz gero. Horrekin batera, datorren astean dokumental-emanaldiak eta tailerra eskainiko dituzte liburutegian, 17.00etan: astelehenean “En el mundo a cada rato” emango dute, martitzenean “Irudi handia: eskubideak hasieratik” tailerra eskainiko da eta eguaztenean “Amina y Musa aprenden” dokumentala ikusteko aukera izango da. Jarduera guztiak Egoaiziako partaideek dinamizatuko dituzte.