“Licorice pizza” film ikusgarria ikusi ahal izango da asteburuan

“Licorice pizza” film ikusgarria ikusi ahal izango da asteburuan
2022/04/01 19:57
eta kitto!
Paul T. Andersson zuzendariaren eskutik datorren pelikulak oso kritika onak izan ditu zinegileen artean eta zapatuan hiru saiotan, domekan beste bitan eta asteleheneko bakarrean (ikuslearen eguna dela aprobetxatuz) ikusteko aukera egongo da 1 Aretoan. Oraingoan Coliseoaren asteburuko karteldegia hiru pelikuletara mugatuko da eta, aipatutako “Licorice pizza”-rekin batera, Ibon Cormenzanaren “La cima” eta Daniel Espinosaren “Morbius” izango dira ikusgai.