Loyola Garmendia eta Iñaki Salvadorren “Real Book Vol.1” musikala eskainiko dute bihar Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Loyola Garmendia eta Iñaki Salvadorren “Real Book Vol.1” musikala eskainiko dute bihar Coliseoan
ETA KITTO 2021, Ots 15

Eibarko 44. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan, bihar (otsailak 16, martitzena) “REAL BOOK VOL.1”, Loyola Garmendia eta Iñaki Salvadorren musikala eskainiko dute Coliseoan, 19:00etan.
80 minutu iraupena duen lan hau adin guztientzat gomendagarria da.

Bat-bateko saioan bi maisuk kanta hautatu batzuk, zein baino zein harrigarriagoa, jo eta kantatzen dituzte. Lotutasunik gabeko emankizuna, interpreteen kalitatea eta agertokian darabilten konplizitatea batzen dituena, beste inork ez bezalako ukitu dotorea emanez. Legez kanpoko liburua eskuetara iritsiko zaie eta kantaria eta piano-jotzailea, abentura ero eta jostagarrian, jazzeko, souleko eta zineko klasikoak aukeratuko dituzte, Broadwayko musikala eta aire brasileiroekin batera. Sarrerak 12 euro balio du (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta Coliseo antzokian zein Kutxabanken eros daiteke.

Eta eguenean (otsailak 18) “CABALLO/DOSTOYEVSKI”, Richard Sahagunen drama taularatuko dute, 19:00etan Coliseoan.

80ko hamarkadako kontakizun sozioekonomiko gogorrean oinarritzen da kontaketa, eta muntaia heroinaren izurri latz hark jotako Euskal Herriko edozein auzo edo herritako familia batean. Eskainitako lanak aukera ematen digu esparru horretan egunerokotik sartzeko, izenburuko “zaldi” horrekin topo egiteko zorte txarra izan zuten pertsonen kontakizunaren bidez. Poetikoa eta gogorra, konpromiso sozial eta politikorako espazio gisa hartu dezakegu antzezlana. Sarrerak 12 euro balio du (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta Coliseo antzokian zein Kutxabanken eros daiteke.

Bestalde, aurtengo EGITARAU OSOA PDF formatuan jaitsi eta gordetzeko HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »