‘Lur’ antzezlana eskainiko dute zapatuan Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Lur’ antzezlana eskainiko dute zapatuan Coliseoan
ETA KITTO 2021, Api 29

Xake produkzioak antzerki-taldeak ‘Lur’ antzezlana eskainiko du zapatuan Coliseo antzokian, 17:00etan. Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti (sortzailea ere bada) eta Nerea Gorriti eibartarra dira ikuskizuneko aktoreak, eta Getari Etxegarai da zuzendaria.

‘Lur’ Julianen jostailu-dendan kokatzen da, eta sei urte beteko dituen biloba Anerekin bidaia hunkigarria bizi du Julianek. “Itxuraz, abentura imajinarioak Ane-ri eta Joni, bere aitari, beraien arteko harremana bideratzen lagunduko die. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka, Anek bulba izan arren, mutila dela aldarrikatzen duelako”, dio antzezlanaren sinopsiak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »