Maila handiko margolanak lehiatu ziren atzo Aire Zabaleko XLIV. Pintura Lehiaketan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Maila handiko margolanak lehiatu ziren atzo Aire Zabaleko XLIV. Pintura Lehiaketan
ETA KITTO 2021, Urr 25

Atzo egin zen Aire Zabaleko XLIV. Pintura Lehiaketan guztira 55 parte-hartzaile egon ziren, 31 helduen mailan, 6 gazteen mailan eta 18 haurren mailan. Lehiakide gehienak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoak izan arren, Bartzelona, Avila, Errioxa, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Iparraldetik etorritakoak ere egon dira edizio honetan. Helduen mailan, lehen saria Eduardo Alsasuak (Gasteiz) eraman zuen (800 euro eta garaikurra), bigarrena Piedad Santamariak (Leioa, 500 euro), hirugarrena Yohana Soldevillak (Viana, 400 euro) eta Julio Gomezek (Leioa, 300 euro). 18 urtera artekoen mailan, berriz, Josu Odriozola eta Anne Pascual donostiarrek irabazi zituzten lehen eta bigarren sariak (material artistikoa), hurrenez hurren. Eta haurren kategorian (12 urtera arte) lehen saria Aroa Pascual donostiarrak eraman zuen eta bigarrena Andoni Olcoz eibartarrak.

Epai-mahaia, berriz, Jose Luis Martinez de Antoñana durangarrak eta Angel Güenaga, Leire Kareaga, Iratxe Unanue eta Jose Agustin Larrañaga eibartarrek osatu zuten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »