Maite Arroitajauregi Goya saria jasotzeko izendatu dute

Maite Arroitajauregi Goya saria jasotzeko izendatu dute
2021/01/18 eta kitto!
Maite Arroitajauregi eibartarra eta Arantzazu Calleja bilbotarra jatorrizko musikarik onenaren Goya saria jasotzeko izendatu dituzte ‘Akelarre’ pelikulan egindako lanagatik. Sari-banaketa martxoaren 6an egingo da Malagan.

Pablo Aguero argentinarra da 'Akelarre' pelikularen zuzendaria eta, 1609ko Euskal Herrian girotuta, sorgin-ehizaren inguruko istorioa kontatzen du.