Markos Untzeta, orekaren bila dabilen ekilibrista

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Markos Untzeta, orekaren bila dabilen ekilibrista
ETA KITTO 2022, Abe 05

“Bizi izandako krisialdi bati eta pandemiak sortutako egoerari erantzun sortzaile eta bizizale bat eman nahi izan nien”, azaldu zuen Markos Untzetak ‘Ekilibrista’ disko berriaren aurkezpenean. Diskoak hamar abesti ditu eta blues, country eta pop-rock amerikarraren bidetik, soiltasuna eta gardentasuna lortu nahi izan ditu musikari eibartarrak.

‘Ekilibrista’ Untzetaren seigarren diskoa da eta, oraingoan ere, Gaztelupeko Hotsakekin ekoiztu du lana. Gainera, aurreko diskoan gertatu bezala, Zumaian bizi den Giovanni Zanon izan du bidelagun, berarekin landu baititu kantuen oinarriak eta moldaketak. Orain dela urtebete maketa grabatu zuten Haritz Harregiren estudioan, eta hori izan zuten oinarri, gero Karlos Aranzegiren eta Fernando Neiraren (baxu elektrikoa eta kontrabaxua) ekarpenak jasotzeko.

Oraindik zehaztu gabe badago ere, Markos Untzetak lana zuzenean aurkezteko asmoa du. Horretarako, Neira eta Aranzegiren ordez, Eibarren bizi den Walter Tuzzeo baxu-jole eibartarrak eta Iñaki Ortega bateria-joleak joko dute kontzertuetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »