Martxoaren 12ra arte jasoko dituzte Eguen Zuri argazki lehiaketarako lanak

Martxoaren 12ra arte jasoko dituzte Eguen Zuri argazki lehiaketarako lanak
2023/02/21 12:28
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak XXV. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa antolatu du, “besteak beste, Aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin”. Lehiaketa parte hartu nahi duen edozeinentzat irekia da eta Aratosteekin lotutako argazkiekin parte hartu daiteke. Argazkiek ez dute zertan Eibarko Aratosteetakoak edo Eguen Zurikoak izan, eta zuri-beltzean nahiz koloretan aurkez daitezke. Egile bakoitzeko gehienez hiru argazki onartuko dituzte eta irudiak JPG formatuan egon beharko dira. Fitxategi bakoitzak ezin ditu 6 Megatik gora izan eta edizio lanean askatasun osoa dago. Bai argazki-bidalketa, bai izen-ematea era digitalean egingo dira, eguenzuri2023@gmail.com posta helbidean. Argazkiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 12a, domeka eguerdian izango da.

Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak 20 aukeratuko ditu, eta horien artean hiru sari emango dituzte: argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria; eta hirugarrenari, 60 euroko saria. Sarien banaketa Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera egingo da, martxoaren 24an, barixakua, arratsaldeko 19:00etan.

OINARRIAK IKUSTEKO HEMEN SAKATU.