MICEk disko berria zabalduko duen kantua argitaratu du

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
MICEk disko berria zabalduko duen kantua argitaratu du
ETA KITTO 2022, Mai 26

Miren Narbaiza MICEk disko berria kaleratuko du irailean eta albuma zabalduko duen abestia argitaratu du. ‘Ernaltzen’ da kantuaren izenburua eta, artista eibartarrak dioenez, “espazioa eta denbora argiago ikusten den espaziotik idatzia” da.

Narbaizak Mikel Txopeitia (bateria), Iñigo Telletxea (bajua), Ibai Gogortza (gitarra), Joseba Baleztena (gitarra eta sintetizadoreak) eta Aitor Garcia de Vicuña (giroak) musikarien laguntza izan du Gasteizko Gakobeltz estudioan grabatutako abestian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »