Mireia Gabilondok zuzendutako “Kortxoaren dilema” antzezlana izango da bihar Coliseon

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Mireia Gabilondok zuzendutako “Kortxoaren dilema” antzezlana izango da bihar Coliseon
ETA KITTO 2023, Aza 17

Euskarazko antzezlana ikusteko aukera izango dugu bihar Coliseon, 19:00etatik aurrera. Tartean Teatroa taldeak “Kortxoaren dilema” lana taularatuko du, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, eta Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore direla. Telleria, gainera, antzezlanaren egilea ere bada. Lana “endreduzko thriller politiko” bezala. Sarrerak 10 eurotan saltzen dira eta, Coliseoaren Laguna txartelarekin, 7 euroko prezioa izango dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »