Mugi Panderoa taldeak zuzenean joko du zapatu honetan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Mugi Panderoa taldeak zuzenean joko du zapatu honetan
ETA KITTO 2021, Uzt 16

Mugi Panderoa, Eibarko eta Elgoibarko musikari gazteek osatutako erromeria-taldeak kontzertua emango du bihar, 20:00etan Txaltxa Zelaian. Miren Gisasola (panderoa, ahotsa), Julen Bartolome (eskusoinua, ahotsa), Andoni Lopez (baxua), Markel Corral (bateria), Xabi Badiola (gitarra), Alaitz Almorza (tronboia) eta Danel Montero (tronpeta) arituko dira zapatu iluntzea musikarekin animatzen. Parrandazaleei horrenbeste gustatzen zaizkien kantuak jotzen dituen taldearen emanaldia Eibarko Kulturak antolatu du, Eibar Kalean udarako kultur egitarauaren baitan eta doan izango da. Hala ere, aforoa zaintzeko neurriak direla eta, gonbidapena eskatuko dute. Aurretik eskuratzeko aukera dago, gaur 17:30etik 19:30era Coliseoko leihatilan edo, bestela, Kutxabank-en. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »