“Munduari itzulia 80 egunetan” antzezlan musikala taularatuko du bihar Glu Glu konpainiak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Munduari itzulia 80 egunetan” antzezlan musikala taularatuko du bihar Glu Glu konpainiak
ETA KITTO 2022, Abe 26

Julio Verneren liburuan oinarrituta dagoen Munduari itzulia 80 egunetan izenburuko antzezlan berria aurkeztuko du Glu Glu konpainiak bihar arratsaldean, 17:00etan Coliseo antzokian. Familia osoarentzako lan honetan abenturaz betetako istorioa kontatuko dute, era komiko eta musikalean antzeztua: “Phileas Fogg-en eta haren morroi Passepartout-en gorabeherak kontatzen dituen liburu ospetsuaren egokitzapen honetan, gure herri- tik atera gabe mundu osoko jendearekin bizi gaitez- keela frogatu nahi da, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan”. Ugaitz Alegriaren zuzendaritzapean, Andrea Covadonga eibartarra, Jon Casamayor, Sara Barroeta eta Leire Ormazabal arituko dira oholtzan. Sarrerak 5 euro balio du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »