Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eibarren sorrerari buruzko bideo berria aurkeztu du Armagintzaren Museoak

0    Eibar, Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eibarren sorrerari buruzko bideo berria aurkeztu du Armagintzaren Museoak
ETA KITTO 2021, Mai 18

Museoen Nazioarteko Eguna da gaur (maiatzak 18). Urtero Museoen Nazioarteko Kontseiluaren eskutik (ICOM) ospatzen den egunerako “Museoen etorkizuna berreskuratzea eta berriz imajinatzea” goiburua aukeratu dute oraingoan. Urtero bezala, Eibarko Armagintzaren Museoak bat egin du ospakizunarekin eta, agindu bezala, gure herriaren sorrerari buruzko bigarren bideoa aurkeztu du: lehen bideoak bezala, “Hiriaren finkapena” izenburuko lan honek ere Leire Kareagaren ilustrazioak ditu eta Javier Elorzaren “Eibar: Orígenes y evolución, XIV. mendetik XVI.era” liburuan oinarrituta dago. Jarduera hau Eibarko 675. urteurreneko egitarauaren barruan egin da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »