Museorako sarrera doakoa izango da hilaren 22ra arte

Museorako sarrera doakoa izango da hilaren 22ra arte
2022/05/18 eta kitto!
Museoen Nazioarteko Eguna da gaur eta, data berezia ospatzeko, Eibarko Armagintzaren Museorako sarrera doakoa izango da gaurtik hilaren 22ra arte. Gainera, museoak tresna berri bat jarriko du jendearen eskura, museoan esperientzia berri bat bizitzeko. Horrela, errealitate birtualeko armen simulagailu baten bitartez, bisitariek hiru su-sistemekin esperimentatu ahal izango dute, eta bildumako hiru piezarekin elkarreraginean jardun ahal izango dute, aurrerapen-arma bat manipulatuta balego bezala.