Pasodobleak izango dira protagonista Eibarko Musika Bandak domekan, 12:30ean, Coliseo antzokian eskainiko duen kontzertuan. Oraingo honetan, gainera, Andoni Ariznabarreta bandako zuzendariordea ibiliko da saioa zuzentzen Andoni Vazquezen ordez.
Bandatik esan diguten bezala, “mota guztitako pasodobleak interpretatuko ditugu: euskaldunak (Donostia, Arraunlariak), zarzuelatakoak (El tambor de granaderos, Agua, Azucarillos y aguardiente) edo kontzertukoak (Suspiros de Sspaña), adibidez”.
#musika bandaEibarko Musika Bandapasodoble kontzertuapasodobleak