San Andres parrokiako erloju zaharra zaharberritu egingo da, hiriaren 675. urteurrena dela eta, ikusgai egon dadin

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
San Andres parrokiako erloju zaharra zaharberritu egingo da, hiriaren 675. urteurrena dela eta, ikusgai egon dadin
ETA KITTO 2021, Mai 12

Ego Ibarra Batzordeak azaldu duenez, “Udal Artxiboak egindako txostenaren arabera, zaharberritu nahi den erlojua Ignacio Zubillagak, Albisturreko bizilagunak, egin zuen, eta 1910eko martxoaren 30eko jakinarazpen batek dioenez. Erlojua Udalarena da, hura izan baitzen erloju zaharra ordeztea eta erloju berria egitea eta jartzea erabaki zuena”.

Haren ordez beste erloju modernoago bat jarri zenetik erabiltzen ez zen erloju bat da; eta, orain arte, elizako leku berezi batean egon da gordeta, 2019an handik erretiratu zuten arte, obra batzuk egin behar zirela-eta. Gaia Ego Ibarra Batzordearen eskuetan utzi zen, eta hark, 2020ko uztailaren 1ean, erabaki zuen zaharberritze-prozesu bati ekitea, eta eskabide bat egin zion Hirigintzari  aurrekontuetan zaharberritzeko zenbatekoa jar zezan eta non jarri azter zezan. “Elizako erloju zaharra herriko bizilagunen eguneroko zereginen lekuko zintzoa izan da; eta  XX. mende korapilotsu haren  lehen urteetan, haren ezkilen errepikak eta dilin-dalanek markatu zuten  eibartarren bizimodua”, azaldu dute Ego Ibarratik.

Erlojua burdinurtuzkoa da,  letoizko danborrak ditu, eta kanpaiak jotzeko eraikia izan zen: orduetan puntuan eta ordu laurdenero; orduetan puntuan errepikatu egiten ziren.  Adjudikazio-prozesua egin ondoren, erlojuaren zaharberritze-lana Relojería Industrial Nervión enpresaren esku geratu da, eta enpresa horri esleitu zaio lana, 9.500 euroan, bere eskaintzagatik, hauxe baitio: “makina horiek deskribatutako eran jarri behar dira, eta erlojugileak egin zituenean bezala utzi; eta, martxan jartzen ez bada ere, funtzionatzeko prest laga”. Enpresak 2021eko urriaren 21ean ekarriko du erloju berritua, eta egun horretarako Udalak behin betiko kokalekuari buruzko erabakia hartua izango du.

erlojua

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »