Gaur inauguratuko dute Fernando Garcia Rubiaren pintura erakusketa Untzagako jubilatu etxean. Estilo inpresionistari jarraitzen dion artistaren margolanak ekainaren 20ra arte egongo dira ikusgai, astegunetan 19:30etik 21:00etara eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.