‘Plazara Dantzara’ gaur Bizikleta plazan

‘Plazara Dantzara’ gaur Bizikleta plazan
2019/04/12 eta kitto!
Azken asteotan hainbat ekintza egin dira Korrika Kulturalaren inguruan eta gaur egingo da azkena. Bizikleta plazak ‘Plazara Dantzara’ erromeria jasoko du 20:00etatik 21:30era (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan egingo da). Patxi Montero izango da dantza-gidaria eta Alboka musika taldeak (Joxan Goikoetxea eskusoinuarekin, Arkaitz Miner arrabita eta mandolinarekin, eta Juanjo Otxandorena bouzoukiarekin) girotuko du saioa.

 

Argazkia: dantzan.eus