Zapatu iluntzean egin zuten zazpigarrenez Poesia eta Musika Gaua Ibarkurutzeko iturrian Maite Lorenzok zuzentzen duen Itzamna Poesia Tailerrekoek. Eibarko tailerreko kideekin batera, beste herri batzuetatik etorritako hainbat lagun aritu ziren poesiak errezitatzen, 32 lagun guztira. Poesien gaia librea izan zen eta Alberto Luis Egiak pianoarekin lagundu zien. Horrez gain, poesiekin tartekatuta Sostoa abesbatzako kideek eta Juan Bautista Gisasola koruko haurrek ere abestu zuten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri