Pucciniren Turandot opera eskainiko dute zapatuan Coliseon

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Pucciniren Turandot opera eskainiko dute zapatuan Coliseon
ETA KITTO 2023, Aza 16

Londreseko Royal Opera Hall-en grabatutako opera proiektatuko da Coliseon etzi, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Giacomo Pucciniren lanaren proiekzioa Coliseoko 2 Aretoan emango da eta hiru ordu eta laurdeneko iraupena izango du, gaueko 22:45era arte. “Legendako herrialde batean, printze batek jokoan jarriko du guztia maitasunarengatik” azpititulua du lanak. Proiekzioa italieraz izango da, gaztelerazko azpitituluekin, eta bertan hainbat elkarrizketa ere agertzen dira, horiek ingelesez eta gazteleraz azpititulatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »