Salgai daude 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetako sarrerak

Salgai daude 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetako sarrerak
ETA KITTO 2022, Uzt 05

Guztira hamalau saio izango ditu 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak, “euskararen lurralde osoan jokatuko dena” eta ohiko hiru faseko sailkapen sistemarekin. 2017an finalean izan ziren bertsolariak finalaurrean hasiko dira kantuan eta Maialen Lujanbio, gaur egungo txapelduna, finalean izango da.

Kanporaketetako egutegia lau zatitan banatu dute: hiru asteburu hartuko dituen lehenengo fasea, beste lau asteburu hartuko dituen finalaurrekoen lehen itzulia, beste hiru asteburu hartuko dituen finalaurrekoen bigarren itzulia eta, azkenik, finala. Lehenengo faseak honako sei jardunaldi hartuko ditu: irailaren 24an Getxon eta 25ean Arrasaten, urriaren 1ean Gotaine-Irabanen eta 2an Gasteizen, urriaren 8an Donostian eta 9an Lizarran. Behin finalaurrekoetan, lehen itzuliko jardunaldiak honakoak izango dira: urriaren 22an Elizondon, urriaren 29an Donibane-Garazin, azaroaren 5ean Irunen eta azaroaren 12an Durangon. Bigarren itziliko jardunaldiak, bestalde, honakoak izango dira: azaroaren 19an Amurrion, azaroaren 26an Baionan eta abenduaren 3an Bilbon. Azkenik, finala abenduaren 18an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan. Kanporaketa saio guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta finala goizeko 11:00etan abiatuko da.

Saio guztietarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta hainbat abantaila izango dituzte Bertsozale Elkarteko bazkideek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »