Salgai daude Eibarko Koro Gaztearen kontzertu berezirako sarrerak

Salgai daude Eibarko Koro Gaztearen kontzertu berezirako sarrerak
2019/03/25 eta kitto!
10. urteurrena ospatzeko, kontzertu berezia egingo du Eibarko Koro Gazteak apirilaren 12an, 20:30ean, Eibarko Coliseo Antzokian. Hilabeteak daramatzate aparteko ikuskizuna prestatzen,  ilusio handiarekin eta euren ezaugarri bihurtu den pasioarekin. Taldeko kideek banaka, binaka edo taldeka hartuko dute parte, eta bakoitzaren esentzia ezagutzeko aukera ezinhobea izango da. Sarrerak Kutxabank-en daude salgai, edo bestela Coliseoko leihatilan astelehen eta barixakuan, 17:30etik 19:30era.

Taldea Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren baitan jaio zen 2009an. Sasoi hartan deialdi bat egin zen
abestea gustoko zuten gazteen artean, eta zenbait froga eta gero talde txikia baina ilusioz betetakoa sortzea lortu zuten. Zalantza barik, ETB-1eko “Oh Happy day” programan egoteak asko baldaintzatu zuen taldearen errepertorioa, programa amaitu ondoren koreografiez lagundutako musika aktualeko kantuekin lan egiten jarraitu baitzuten. 2016an “Forjarien Kanta” euren lehendabiziko musikala estreinatu zuten, Eibarko musika bandarekin batera. Esperientzia berri horren bitartez, interpretazioaren arloa gehitu zioten musikari.
Elena Martin Lapeyraren zuzendaritzapean, 14 eta 20 urte bitarteko 100 gazte baino gehiago pasatu dira Eibarko Koro Gaztetik.


Ekitaldi berezirako kartela Natalie Hickey-k egin du. Ekitaldi berezirako kartela Natalie Hickey-k egin du.