“Smoke on the water” antzezlana ostiral honetan Coliseo Antzokian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Smoke on the water” antzezlana ostiral honetan Coliseo Antzokian
ETA KITTO 2022, Urr 26

Ostiralean, urriak 28,  SMOKE ON THE WATER antzezlana hartuko du Coliseo Antzokiak, IBUPROFENO Teatroren eskutik. Gai asko nahasten dituen istorioa da: sexua, drogak, rock and rolla, gaixotasuna, indarkeria, prostituzioa, bandalismoa, heriotza eta, jakina, maitasuna. Hori guztia zuzeneko musikarekin batera. Tragikomedia bortitz honetan, porrot egindako gizaki-batzuek —baldarrak, galtzaileak, frustratuak, gastatuak eta bizitzak emandako tratu txarrak jasandakoak— samurtasuna eta errukia eragiten dute.

Ikuskizuna 20,30ean hasiko da. Sarrerak 10 euro balio du (7 € COLISEOAREN LAGUNA)

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Ibuprofeno Teatro Santiago Cortegosok eta Marián Bañobrek osatutako konpainia pribatu bat da. Bi profesional horiek, Galiziako eta kanpoko konpainia ugaritan urte askoan ibili ondoren, euren ekoizpen-zigilua sustatu zuten 2010ean, antzerki-proiektuei modu pertsonalean eta independentean ekiteko, idazkera dramatikoa obren sorkuntza- eta eszenaratze-prozesu berean integratu ahal izateko.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »