Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen musikarekin osatutako ikuskizun biribila eskaini zuten domekan

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen musikarekin osatutako ikuskizun biribila eskaini zuten domekan
2023/01/10 eta kitto!
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 50. urteurrenaren harira, domekan emanaldi berezia eskaini zuten Usartza Txistulari taldeak, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleek, Ustekabe txarangak eta Kezka Dantza Taldeak Coliseo antzokian. Horrela, Joxe Mari Oiartzabali esker ona azaldu nahi izan zioten, pailazoen musikarekin egindako lan handiarengatik. Pailazo ezagunek sortu eta Joxe Mari Oiartzabalek moldatutako hainbat abestik osatu zuten kontzertua: “Pintto Pintto”, “Ttip eta Ttap”, “Moro Katua”, “Kli Kla telebista”, “Paristik natorren”, “Zapi zuria” eta beste hainbat eskaini zituzten.