Txirrindulariendako musika domekan Cielito Musika Bandaren eskutik

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Txirrindulariendako musika domekan Cielito Musika Bandaren eskutik
ETA KITTO 2017, Ots 17

Cielito Musika Bandaren eskutik “VIII. Udaberri Kontzertua” hartuko du Coliseo antzokiak domekan, 12:30etik aurrera. Ohiturari jarraituta, emanaldi honekin ekingo diote denboraldiari herriko txirrindulariek. Carlos Sanchez Barbak zuzenduko du emanaldia, honako egitarauari jarraituta: “La Chase” (polka, J. Strauss II), “Pique Dame” (obertura opereta, F. Von Suppe), “Alma de Dios” (zarzuela, J. Serrano), “Independence Day” (soinu banda, D. Arnold), “Rayos y truenos” (polka, J. Strauss II) eta “Txirrindularien txirrinak” (polka, C. Sanchez Barba). Eguraldi ona eginez gero, kontzertuaren aurretik, 12:15ean kalejira egingo dute musikariek, Untzagatik abiatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »