“Un año, una noche”, “Black Adam” eta “La chica salvaje” urriko azken asteburuko zine karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Un año, una noche”, “Black Adam” eta “La chica salvaje” urriko azken asteburuko zine karteldegian
ETA KITTO 2022, oct 28

Isaki Lacuestaren “Un año, una noche”, Jaume Collet Serraren “Black Adam” eta Olivia Newman-en “La chica salvaje” eskainiko dituzte zapatutik astelehenera arteko Coliseoko zine programazioan. Aurreko asteburuan ere bota zuten “La chica salvaje” oraingoan 1 Aretoan emango dute: zapatuan, 22:30ean, domekan 20:00etan eta astelehenean 20:30ean. Isaki Lacuestaren “Un año, una noche” pelikulak 2 Aretoan izango du tokia, bost proiekzioekin: zapatuan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta Ikuslearen Egunean, astelehenean, ohiko 20:30ean. “Black Aman”, azkenik, 1 Aretoa eta Antzokiaren artean banatuko dute, zapatuan antzerki-lana izango delako Antzokian. Umeentzako pelikulari dagokionez, oraingoan Vasiliy Rovenskiy-ren “Operación bebé oso” emango dute, ohiko ordutegiko bi proiekzioekin: zapatuan eta domekan, 17:00etan hasita, lehenengoa 2 Aretoan eta bigarrena Antzokian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »