"Unibertsitatea eta gazteak" online solasaldia eskainiko du UEU-k gaur 18:00etan

"Unibertsitatea eta gazteak" online solasaldia eskainiko du UEU-k gaur 18:00etan
2022/12/13 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitatearen 50. urteurrena dela eta, "Unibertsitatea eta gazteak" online solasaldia antolatu dute gaurko, #Solastueu zikloaren baitan. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzaldia, UEUren gela birtualean, eta bertan parte hartuko dute Maialen Akizuk, Jon Mentxakatorrek eta Ioar de Guzmanek, Ainhoa Latatu moderatzaile dutela.