Urtarrilaren 12an "Go!azen 6.0" musika-ikuskizuna eskainiko dute Coliseo Antzokian

Urtarrilaren 12an "Go!azen 6.0" musika-ikuskizuna eskainiko dute Coliseo Antzokian
2019/12/30 18:33
eta kitto!
Urtarrilaren 12an, urrutira joan gabe,  primeran pasatzeko aukera izango dute  Go!azen telesailearen jarraitzaile eibartarrek.  Izan ere, Glu Glu Produkzioak konpainiak "Go!azen 6.0" musika-ikuskizuna eskainiko du Coliseoan antzokian. Bi saio egongo dira. Lehenengoa 15:00etan hasiko da,  eta  17:00etan bigarrena.  Sarrerak  10 €  balio du ( 7 € COLISEOAREN LAGUNentzat ). Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira antzerki funtzioko ardatzak.


Sarrerak erosteko: https://tickets.kutxabank.es/#/es/ver-recinto/EIBAR@Janto_KB

Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egitera eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa guzti horien aurrean, Zurik ez du ondo pasako udalekuan. Enekorentzat ere, gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izatekotan dago, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neskalagunarekin eta Igor lagunarekin ondo pasa besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia bestelakoa da, ordea, Enekok entrenatzen burubelarri jarrai dezan smartwatch bat ekarriko baitio Basakabira. Bitartean,  unek eta Maddik, sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun harremana mantentzeko borrokatuko dute. Sakonean, haiek uste duten baina antzekoagoak direla konturatuko diren arte.