Usartza txistulari taldea kalejiran irtengo da igandean

0    Kultura 
CDwes76
Usartza txistulari taldea kalejiran irtengo da igandean
ETA KITTO 2020, Ira 10

Usartza Txisutlari taldea kalejiran irtengo da datorren igandean, hilak 13, Eibarko kaleetan zehar, goizeko 11:00etatik aurrera. Untzagatik abiatuko dira eta Ego Gain, Isasi, Calbeton, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria kaleetan jardungo dute. Txistulariekin batera Danel Montero eta Unai Cabanzon tronpetak eta Iñaki Orbegozo tronpa izango dira. Usartza txistulari taldearen asmoa musika Eibarko leku desberdinetara eramatea da; hilaren 27an beste ibilbide bat egiteko asmoa daukatela aurreratu digute, “asmoa Eibarko auzo desberdinetara ailegatzea baita”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »