“Verano en rojo” eta “Misterio en Venecia” asteburuko Colisoko karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Verano en rojo” eta “Misterio en Venecia” asteburuko Colisoko karteldegian
ETA KITTO 2023, Ira 22

Belen Maciasen “Verano en rojo” thriller-a eta Kenneth Branagh-en umorezko “Misterio en Venecia” pelikulak gehituko zaizkie aurreko asteburuan ere eskaini ziren Jaime Chavarriren “La manzana de oro” eta Yann Samuell-en “La guerra de los Lulus” filmei. Azken hori saio bakarrean eskainiko dute oraingoan (zapatuan, 19:45ean), Chavarrirena ikusteko beste hiru aukera izango diren bitartean (zapatuan 22:30ean, domekan 20:00etan eta astelehenean 19:30ean). Aipatutako pelikula bi horiek 1 Aretoan ikusi ahal izango dira. Maciasen “Verano en rojo”-k 2 Aretoa hartuko du bere emanaldi guztietan eta “Misterio en Venecia”-k Antzokian izango du bere tokia, umeentzako animaziozko Ross Venbikur-en “Rally Road Racers” partekatu beharko badu ere; azken honek ohiko ordutegian  (17:00etan) izango ditu bere bi saioak, eta ordu horietan Branaghen lana 1 Aretora pasatuko da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »