William Jacobs & Marcos Coll Blues Band domekako Portalea Musika Klubean

William Jacobs & Marcos Coll Blues Band domekako Portalea Musika Klubean
2023/03/14 eta kitto!
Aurtengo lehen hiruhilekoa ixteko kontzertu berezia izango da Eibarko PORTALEA Musika Klubeko hilabete honetako ekitaldian. Domekan 19:00etan kontzertua eskainiko duen taldea William Jacobs & Marcos Coll Blues Band izango da, Berlinen bizi diren William Jacobs musikari iparramerikarra eta Marcos Coll musikari galiziarraren eskutik, eta taldekide bereziez lagunduta: Javier Vacas (Los Coronas, Sex Museum, Corizonas...) eta Antonio Alvarez “Pax” (Los Reyes del KO, La Vaca Azul...) tartean. Europako jokalekuetan hutsezineko bi izenok beren sormenak emandako kantuz osaturiko errepertorioa aurkeztuko dute oraingoan.

William Jacobs tresnajole anitza da eta Marcos Coll delako batekin lotzen da. Los Reyes del KO mitikoen sortzaile, Tonky Blues Bandarekin hasita lehen mailako artistez inguratzeko aukera izan duen hamaika proiektutan kolaboratzaile, berak zuzendutako taldeak egin berri dituen lanetara iritsi arte. Erreferentea urteetan, nazioartean harmonizista eta musikari nekagaitz gisa. Indarrak batzen dituzten bi artista, zuzenekoa ospakizun propioa bihurtzen dute, Javier Vacas baxuan eta Antonio Pax maisua baterian lagun dituztela.