XV. Juan San Martin beka deialdia kalean da: filosofia arloko proiektuak aurkeztu ahal izango dira aurten

XV. Juan San Martin beka deialdia kalean da: filosofia arloko proiektuak aurkeztu ahal izango dira aurten
ETA KITTO 2021, Api 13

Eibarko Udalak gaur argitaratu de bere webgunean aurtengo Juan San  Martin beka deialdia. Aurtengoa hamabostgarren edizioa izango da, eta landuko den ikerketa esparrua FILOSOFIA da. Beka 9.000€koa da eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan.

 Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da, eta Juan San Martin eibartar ikerlari eta euskalzalea omentzea. Aurtengo deialdian parte hartu nahi dutenek FILOSOFIA arloko proiekturen bat aurkeztu beharko dute.
Bekara aurkeztu nahi dutenek eskaera eta dokumentazioa 2021eko irailaren 1etik urriaren 12ra bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dute, elektronikoki www.eibar.eus webgunean.
Informazio osoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ikusteko sakatu HEMEN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »