Zabalik dago XXI. Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdirako izen-emate epea

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zabalik dago XXI. Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdirako izen-emate epea
ETA KITTO 2020, Mai 26

Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 9tik 14ra bitartean burutuko den 21. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen-ematea uztailaren 16ra arte egongo da zabalik eta internet bidez egin beharko da udalaren webgunean. Lanak ere web orri horren bitartez igo beharko dira sarera. Plano Corto elkartearen helburua laburmetraiak eta ikusentzunezko gaiak sustatzea eta zabaltzea da eta Asier Errasti film laburren jaialdia – Javier Agirresarobe Saria antolatzen dute urtero udalarekin batera.

Lehiaketaren inguruko informazioa zein izena emateko inprimakia aipatutako helbide horretan daude eskuragarri: https://www.eibar.eus/es/cultura/noticias/convocado-el-21-festival-de-cortometrajes-de-eibar-asier-errasti?set_language=es

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »