Zapatuan liburutegian egingo den “Liburuz liburu” ipuin kontakizun saiora joateko aurretik izena eman behar da

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuan liburutegian egingo den “Liburuz liburu” ipuin kontakizun saiora joateko aurretik izena eman behar da
ETA KITTO 2020, Urr 28

Asteburu honetan, urriaren 31n eskainiko dute “Liburuz liburu” kontakizuna liburutegian, Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan antolatutako saioan. Ana Apika ipuin-kontalariaren saioa 18:00etan hasiko da eta lau urtetik gorako umeentzat pentsatuta dago. Sarrera doan izango da, baina parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago, liburutegia@eibar.eus helbidera idatziz edo 943708437 telefono zenbakira deituta. Aforoa zaindu behar denez, familia-unitate bakoitzeko heldu bakarra joan ahal izango da eta izena ematen dutenak ordenean apuntatuko dituzte, toki guztiak bete arte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »