…eta kitto!-k zuzenean emango du gaur 10:00etan egingo den Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketaren sari-banaketa.
Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXVIII. edizioa bete du aurten.
Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Paule Martin (J.A.Mogel); LH3-4 mailan Bittor Navarrete (J.A.Mogel); LH5-6 mailan Pello Aranzeta (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan Elga Ariznabarreta (Eibar BHI), eta DBH 3-4 mailan Malen Aguirremalloa (La Salle Azitain).
Sari-banaketa Unibertsitate Laboralean egingo da, eta, sariak banatzeaz gain, Tor magoak ikuskizun magikoa eskainiko du.