Egoitzetatik etxeetara itzultzen direnei laguntzak emango dizkie Foru Aldundiak

Egoitzetatik etxeetara itzultzen direnei laguntzak emango dizkie Foru Aldundiak
ETA KITTO 2020, Api 05

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman du laguntza tekniko eta ekonomikoak egongo direla  aldi baterako euren etxeetara itzul daitezen nahi duten egoiliarren senitartekoentzat. Programak bi eratako laguntzak zehazten ditu, teknikoak eta ekonomikoak, eta 244.884 euroko partida batez osatuta dago. Bozeramaileak zehaztu du Aldundiaren bokazioa dela “hain konplexua den momentu honetan familia guztiak babestea, bakoitzari gure esku dauden erraztasunak eskainiz”.

Mendozak gaineratu du programa honek “ez duela masiboa izatea bilatzen”, familia ugariren eskariak erantzutea baizik, “eta foru erakundetik saiatzen garenak ahalik eta modu egokienean erantzuten”. Era horretan, bozeramaileak zehaztu du, 240 zentroz osatutako saretik, non 7.000 lagun artatzen diren, egun arte, etxera itzultzea 150 pertsonek eskatu dutela, eta gehienak desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan eta bizikidetza unitate txikietako egoiliarrak direla.

Aldi baterako etxera itzultzea eskatzen duten pertsonek, etxeko egonaldia errazteko laguntza teknikoak izango dituzte, baita laguntza ekonomikoak ere, “egoitza zentrotik irteten diren egunaren biharamunetik zentrora itzultzen diren egunera arte, hilabetero 424€-ko laguntza jasoko dute 1 eta 2 mailako mendekotasuna duten pertsonek, eta 338€-koa 3. mailako mendekotasunarekin baloratutako erabiltzaileek”, azaldu du Eider Mendozak. Laguntza hauek egoitza publikoetako, pribatuetako eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonek jaso ahal izango dituzte. Era berean, bozeramaileak zehaztu du etxera itzultzea eskatzen duen pertsona orori plaza mantenduko zaiola, eta ez zaiola horregatik kobratuko.  Hemen daukazue informazio gehiago.

Atzo beste bi heriotza 
Mendozak  Gipuzkoako 65 egoitzetako egoeraren berri eman du, non 5.425 pertsona artatzen diren guztira, eta zehaztu du azken orduetan bi lagun zendu direla eta 37k eman dutela positibo Covid-19n. Gipuzkoako egoitza sarean guztira 178 kasu positibo eta 28 heriotza antzeman dira, 14 egoitzetan. Azken orduetan kasu positibo bat hauteman da lehen aldiz Donostiako La Paz egoitzan. Azken eguneko bi heriotzak Tolosako Iurreamendin eta Zarauzko Santa Anan eman dira; Gurutza Gorrian egun 34 pertsona artatzen dira, eta bederatzi ospitaleratuta daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »