Gustora jardun zuten letrak eskuz marrazteko teknika ikasten …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako saioan. Efektu dibertigarriak lortzeko material desberdinak erabili zituzten, eta errotuladore-pintzelarekin hizkiei efektu ezberdinak nola eman ikasi zuten: itzalak, erliebeak…

Ilunabarrianeko hurrengo saioa otsailaren 16an izango da. Felix Mugurutza ikerlariak euskal usadioen jatorriari buruz hitz egingo digu Arrate Kultur Elkartean emango duen hitzaldian. Segurtasun-neurriak betetze aldera aforoa mugatua izango denez, izena eman beharko da aldez aurretik 943200918 telefonora deituta.

...eta kitto! Euskara Elkartea#illunabarrian#Lettering
Gaiarekin zerikusia duten albisteak