Midoriak egiten ikasteko tailerra egingo du …eta kitto!-k hurrengo astean

Midoriak egiten ikasteko tailerra egingo du …eta kitto!-k hurrengo astean
ETA KITTO 2022, Urt 17

Midori tailerra antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak urtarrilaren 25erako, martitzena. Tailerrak bi orduko iraunpena izango du, 18:00etatik 20:00etara eta elkartearen egoitzan egingo da.

Midoria bidaiatzeko koaderno berezia da eta Japonian du jatorria. Barruan eskuz egindako liburuxka batzuk ditu. Kanpoko azala eta barruko liburuxkak nola egin eta horiek lotzeko enkoadernaketa-teknika ikasiko dute parte-hartzaileek. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta izen-emateak 3€ balio du.

Izena emateko 943200918 telefonora deitu edo elkartea@etakitto.eus helbidera idatzi.  Osasun-neurriak zaintze alder, plaza mugatuak izango ditu ikastaroak (asko jota 12 lagunentzat tokia).

Midori 1 M

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »