Midoriak egiten ikasten jardun dute aste honetan …eta kitto!-n

Midoriak egiten ikasten jardun dute aste honetan …eta kitto!-n
ETA KITTO 2022, Urt 27

Eguaztenean dozena bat lagun elkartu ziren …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan midoriak egiten ikasteko ikastaroan. Arima Cool Elkarteko Urko eta Aitziberren gidaritzapean nork bere estiloko bidaia-koadernoak egin zituzten. Koadernaketa egiteko sistema erraza da eta gomak erabili zituzten horretarako. Liburuxkak eta azala egiteko, berriz, kartulina, oihalak eta diseinu eta kolore desberdinetako paperak. Koaderno koloretsu eta bereziekin pozarren irten ziren ikastarotik parte-hartzaileak.

Midoria bidaia-liburuxka berezia da eta Japonian du jatorria. Barruko aldean hainbat liburuxka ditu, kendu eta jartzeko modukoak, eta bertan idatzi eta jaso ditzakegu gure bidaien nondik norakoak: joan aurretikoak, planak, marrazkiak, argazkiak… Neurri aldetik txikiak dira eta, beraz, soinean eramateko erosoak.

Midori 1M

Midoria 3M

Hau izan da …eta kitto! Euskara Elkarteak Illunabarrian programaren barruan antolatu duen lehenengo ekimena, eta aurrerantzean etorriko dira gehiago. Hurrengoa otsailaren 15ean izango da. Argazki-transfer tailerra izenekoan irudien transferentzia egiten irakatsiko da. Argazki edo irudi bat egurrera transferitzen ikasiko dute parte-hartzaileek ikastaroan, pieza bitxiak sortuz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »