Minbiziaren kontrako martxan bildutako 17.790 euroak eman dizkiete Minbiziaren Kontrako Elkartekoei

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Minbiziaren kontrako martxan bildutako 17.790 euroak eman dizkiete Minbiziaren Kontrako Elkartekoei
ETA KITTO 2019, Uzt 19

Ekainaren 22an egin zen  Minbiziaren kontrako Eibarko I. Lasterketa solidarioari esker bildutako diru guztia, 17.790 euro, AECC Minbiziaren Kontrako Elkarteari eman dizkiote antolatzaileek, gaitzaren kontrako ikerketan erabiltzeko.  Laguntzeko asmoz egin zen jarduera Amaña es la Caña elkartekoek antolatu zuten, Eibarko UdalarenSD Eibar Fundazioaren eta Alzola (Basque Water) enpresakoen laguntzarekin. Zehazki, Nafarroko Unibertsitatean Ignacio Melero inmunologoak minbiziaren inguruan egiten diharduen lana diruz laguntzeko abiatu zuten martxa solidarioa, horrela Minbiziaren Kontrako Elkarteak Gipuzkoan 160.000 euro batzeko bota zuen erronkarekin bat eginda.

click

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »