Nagusilan Debabarrenak gaur jasoko du Gure Balioak Saria Coliseo antzokian

Nagusilan Debabarrenak gaur jasoko du Gure Balioak Saria Coliseo antzokian
2019/11/14 eta kitto!
Nagusilan Debabarrena osatzen duten Eibar, Elgoibar, Ermua, Soraluze, Mutriku eta Debako elkarteek jasko dute Gure Balioak Saria 2019, bakarrik dauden adineko pertsonekin egiten duten boluntario lanarengatik errekonozimendu gisa. Nagusilan Debabarrenak 20 urte baino gehiago daramatza lanean, gaur egun 300 zahar ingururi ematen die zerbitzua eta boluntarioen helburua bakarrik dauden nagusi horiei laguntzea, babesa ematea eta animatzea da. Saria emateko ekitaldia gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan Coliseo antzokian eta, aurretik, hitzaldia emango du Fridays for Future Gipuzkoa, klima aldaketari aurre egiteko Donostiako gazteen elkarteak. Sarrera librea da, joan nahi duten guztientzat.