New Straits taldearen kontzertua, azaroaren 1ean Coliseo antzokian

New Straits taldearen kontzertua, azaroaren 1ean Coliseo antzokian
ETA KITTO 2019, Urr 29

Barixakuan, 20:30ean, Irungo New Straits taldeak kontzertua emango du Coliseo antzokian. Taldea bost musika irakaslek osatzen dute: Julio Bravo (gitarra eta ahotsa), José Luis Marugán (gitarra bakarlaria), Edu Amundarain (bateria), Dafnis Linares (baxua) eta Nora Iglesias (teklatuak). Taldeak Dire Straits taldearen kantuak eskainiko ditu pare bat orduko iraupena izango duen emanaldian: ‘Sultans of Swing’, ‘Tunnel of Love’, ‘Romeo&Juliet’ edo ‘Telegraph Road’, besteak beste. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »