Norberto Ojanguren eta Ana Cristina Laskurain nagusitu ziren atzoko Bakailao Txapelketan

Norberto Ojanguren eta Ana Cristina Laskurain nagusitu ziren atzoko Bakailao Txapelketan
2019/11/25 eta kitto!
Atzo Untzagan jokatu zen "San Andres Saria" XXVII. Bakailao Txapelketako lehen saria Torrepe elkarteko Norberto Ojanguren eta Ana Cristina Laskurainek osatutako bikoteak eskuratu zuen. Bigarren saria, berriz, Untzaga elkarteko Iker Iralagoitia eta Goren Lopez sukaldariek jaso zuten eta, hirugarrena, Usobide elkarteko Miguel Perez Balentziagak eta Anartz Mitxelenak eraman zuten. Aurten 30 bikotek hartu dute parte guztira eta Eibarko Udalak Bacalaos Alkorta, Solera Eibarresa eta Maimonako Sociedad Cooperativa Virgen de la Estrellaren laguntzarekin antolatu du txapelketa. Bestalde, Eibarko Bakillauaren Kofradixia omentzeko aprobetxatu zuten atzoko ekitaldia eta, horrekin batera, Kaleetan Kantuz abesbatzak bere kantuekin girotu zuen txapelketa.  ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAGO.